XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baserritarrek zelaiak zaintzen dituzte, belarra bait da azienden bazka nagusia; batik bat, behi-aziendarena.
Lurralde honetako basoek hezetasun ugari behar izaten dute.
Haritza, pagoa, gaztainondoa... dira bertako zuhaitzak.
Baina, azken urteotan, arrazoi ekonomikoak direla eta, beste zuhaitz mota batzuk sartu dira; pinua, batik bat, eta leku batzuetan baita eukalitua ere.
Barnealdea.Hemengo klimak gorabehera handiko tenperaturak ditu.
Udarak oso beroak izaten dira eta neguak oso hotzak.
Horregatik egiten dira hemen Eguzki ugari behar duten laboreak: zerealak, mahatsa, olibondoa, etab.
Lurralde laua izatean, sail zabalak lan daitezke eta horrek nekazaritzaren mekanizazioa erraztu du.
Mediterranoaldea.Aurrekoaren antzeko klima dauka, nahiz eta hemen tenperatura epelagoak izan neguan eta beroagoak udaran.
Bertako klima barnealdekoaren antzekoa izatean, labore mota berberak egiten dira hemen ere: zerealak, mahatsa, olibondoa, etab...
Baina eskualde honetan erregadioa oso ugaria delako, ur asko behar duten laboreak ere egin daitezke.
Horrexegatik ditu baratza gehiago eta emankorragoak.
Eskualde honetako baratzek ematen dituzten produktu nagusiak hauek dira: arroza, laranjak, orburu edo alkatxofak, tomateak, etab...
-
-
Ondoren nekazal-produktu batzuei buruzko datuak eskaintzen dizkizuegu: (...).